XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
San Migel jaiak Ekitaldi ugari asteburuan Angiozarko jaietanBertako jai batzordeak programa erakargarria osatu du aurten ere.
Bihar zapatua, 12:00etan, kanpai jotze eta etxafleroen jaurtiketarekin emango zaie hasiera jaiei.
Arratsaldean, 15:30etan plater tiraketa lehiaketa egingo da kanposantuaren ondoan.
Iazko edizioan 20 bat partaide izan ziren eta aurten ere onenentzat sari bikainak egongo dira.
Jarraian, 18:30etan, mus txapelketa jokatuko da Pagomendi elkartean.
Izen-ematea ordu erdi lehenago egin beharko da elkartean bertan.
Gauean, berriz, sardina jana iragarri da Plazan 21:30etarako eta gaueko 23:30etatik aurrera dantzaldia izango da
Talde bergararrak hainbat emanaldi egin ditu aurtengo udan plazarik plaza Euskal Herrian zehar.
Egunari bukaera emateko, goizaldeko 04:30etan ohizko txokolatada banatuko da Pagomendi elkartean.
Domekan, berriz, goizeko 11:00etan Meza Nagusia izango da San Migel parrokian eta ondoren, 12:00etan, Udal Musika Bandak kontzertua emango du parrokian bertan.
Auzoetan urtean behin bandak ematen duen kontzertuan Angiozarri tokatzen zitzaion aurten.
Alfredo Gonzalez Chirlaqueren zuzendaritzapean, bandak, besteak beste, J.V. der Roost, Mendelssohn, Hadermann eta Jose Franco konpositoreen piezak joko ditu.
Arratsaldean, 16:30etatik aurrera, herri kiroletako probak jokatuko dira eta egun guztian zehar trikitilariak arituko dira Angiozarreko txoko guztiak alaitzen.
Bukatzeko, astelehenean, San Migel egunean, eguerdiko 12:00etan meza izango da eta jarraian jubilatuen abesbatzaren emanaldia.
Ondoren luntxa emango da eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, umeentzako jolasak eta txokolatada.
Azkenik, 21:00etan, ohizko San Migelen zeruratzea egingo da, jaiei amaiera emanez.
Euren azken single-ean
1970eko hamarkadan sortutako talde honek disko bikainak kaleratu ditu (
Hirugarren urtez jarraian jira bat egingo dute Estatuan zehar eta gaur Bergaran joko dute,
Kontzertua 22:30etan hasiko da eta sarrerak 1.300 eta 1.500 pezetan (takilan) jarriko dira salgai.
Bestalde, bihar zapatua, 22:00etatik aurrera
Sarrera debaldekoa izango da bihar.